Txotx garaia iritsi da

Laster hasiko da txotx denboraldia. Urtarrilean, sagardotegiek upelak1 zabalduko dituzte sagardo berria probatzeko. Urtero bezala, irekiera2 ekitaldiak egingo dituzte Gipuzkoan, Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Iparraldean. Ekitaldirik ezagunena3 Sagardo Berriaren Eguna da. Sagardoaren Lurraldeak antolatzen du Astigarragan, eskualde4 horretan egiten delako sagardo gehiena5. Urtero, pertsona ezagun batek ematen dio hasiera denboraldiari upel artean, eta basoa eskuan, honako hau oihukatuz6: "Gure sagardo berria!" Aurten, urtarrilaren 14an egingo dute Petritegi sagardotegian. Azken ordura arte ez dute protagonistaren izena jakinarazten7, beraz, guk ere ezin dizuegu aurreratu: aldizkaria inprimategira bidaltzerakoan ezin jakin oraindik. Ekitaldian, aurtengo sagar uztari8 buruzko datuak ere emango dituzte. Irailean iragarri zutenez, uzta ugaria izango da, iazkoa9 baino handiagoa. Sagardo berria dastatzea10 onena, ezta?
1. Upel: barrica (es), barrique (fr).
2. Irekiera: inaugurazio.
3. Ezagun: conocido, -a (es), connu, -e (fr).
4. Eskualde: zona (es), zone (fr).
5. Gehien: la mayor parte de (es), la plupart de (fr).
6. Oihukatu: gritar (es), crier (fr).
7. Jakinarazi: informar (es), informer (fr).
8. Uzta: cosecha (es), récolte (fr).
9. Iazko: pasa den urteko, aurreko urteko.
10. Dastatu: probatu.
