Abestien hitzak gero eta sinpleagoak eta ezkorragoak dira

Azken 50 urteetan, pop abestien hitzak1 sinpleagoak eta ezkorragoak2 bilakatu3 dira, eta estresaz gehiago hitz egiten dute. Hori dio Scientific Reports aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Horretarako, 1973tik 2023ra AEBetan gehien entzundako abestien hitzak aztertu dituzte, guztira 20.000, besteak beste Elton John, Diana Ross, Taylor Swift eta Beyoncerenak. Ikertzaileen arabera, emaitzak gizartearen joerekin4 bat datoz5. Izan ere6, depresio, antsietate eta estres tasak igo egin dira azken urteetan. Hitzen konplexutasuna PISA azterketekin lotu dute: ikasleen puntuazioa baxuagoa da, eta adimen kozientea7 ere gutxitu egin da. Hala ere, badira salbuespenak8: gertakari traumatikoen ondoren, jendeak nahiago ditu abesti baikorrago eta konplexuagoak. Adibidez, 2011ko irailaren 11ko erasoaren ostean9. Ikerketak baditu bere mugak. Esaterako10, hitzak bakarrik aztertu dituzte, musika ez. Gainera, soilik AEBetako abesti ezagunak hartu dituzte kontuan.
1. Hitz: letra.
2. Ezkor: pesimista (es), pessimiste (fr).
3. Bilakatu: devenir (es), devenir (fr).
4. Joera: propensión (es), propension (fr).
5. Bat etorri: concordar (es), concorder (fr).
6. Izan ere: ciertamente (es), certainement (fr).
7. Adimen koziente: cociente intelectual (es), quotient intellectuel (fr).
8. Salbuespen: excepción (es), exception (fr).
9. Ostean: ondoren, eta gero.
10. Esaterako: adibidez, kasurako.
