Robotak eta gizakiak, lasterketa lehian
Apirilaren 13an, Beijingen (Txina), robot humanoideak giza korrikalarien aurka lehiatuko dira maratoi erdi batean. Hogei enpresa teknologiko eta ikerketa erakunde baino gehiago izango dira bertan, eta 12.000 korrikalarik eta dozena bat makinak hartuko dute parte. Robotek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte: 45 zentimetro eta 2 metro arteko altuera, korrika egiteko edo ibiltzeko aukera emango dien egitura mekanikoa, ezingo dute gurpilik erabili eta erabat autonomoak izan beharko dute; ondorioz, jabeek urrunetik kontrolatu beharko dituzte. Hori bai, araudiak aukera ematen die roboten arduradunei makinaren bateria aldatzeko, behar izanez gero. Giza korrikalariek, aldiz, inolako laguntza teknologikorik gabe egin beharko dituzte 21 kilometroak. Nork irabaziko ote du, giharrak ala mikrotxipak? Egin apustu!