Alpeetako zenbait eremutan, Suitzak eta Italiak beren arteko mugak egokituko dituzte. Arrazoia ez da inolako afera geopolitiko edo ekonomikoa, baizik eta klimatikoa: klima aldaketaren eraginez, mugak zehazteko topografoek garai batean erabilitako erreferentziak aldatu egin dira. Muga marrazteko, glaziarrak izan zituzten erreferentzia, baita ur isurialdeen banalerroak eta/edo elur iraunkorrez estalitako eremuak ere. Orain klima beroagoa denez, ordea, horiek guztiak asko aldatu dira: denbora laburrean glaziar ugari asko txikitu dira, betiereko elur eremuak gutxitu... Horregatik marraztu behar dituzte bi herrialdeek mugak berriz, eta, horretarako, 2023an akordioa sinatu zuten, betiere bi herrialdeen interes ekonomikoak aintzat hartuta. Izan ere, Cervino mendiaren inguruko eskualdeetan moldatuko dituzte mugak, eski estazio garrantzitsuak dauden lekuan.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.