Kultura- eta arte-ekitaldietan parte hartzea kirola bezain ona izan daiteke zahartzea geldotzeko1. College London unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, gutxienez astean behin kultur ekitaldi batean parte hartzen dutenak ezer egiten ez dutenak baino % 4 polikiago zahartzen dira. Onura2 kirola egiteak eragindakoaren parekoa da. Gainera, zenbat eta kultur jarduera gehiago eta askotarikoagoak, orduan eta zahartze motelagoa. Izan ere, ikertzaileen ustez, mota askotako jarduerek hainbat osagai onuragarri dituzte osasunerako, besteren artean estimulazio fisikoa, kognitiboa, soziala... Ikerketa egiteko, Erresuma Batuko 3.556 heldu baliatu dituzte. Batetik, haien kultur jarduerari buruzko inkestak egin dizkiete. Bestetik, odol-analisiak, DNAn zahartze biologikoari lotutako aldaketa kimikoak aztertzeko. Ondoren, bi azterketen emaitzak alderatu3 dituzte. Innovation in Aging aldizkarian kaleratu dute ikerketa.

1. Geldotu: ralentizar (es), ralentir (fr).
2. Onura: beneficio (es), bénéfice (fr).
3. Alderatu: konparatu, erkatu, parekatu. 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.