bidean web

Iaz1 eraildako2 kazetarien eta hedabideetako langileen kopuruak aurreko markak hautsi zituen, Committee to Protect Journalists (CPJ) erakundearen arabera. Guztira, 129 kazetari hil zituzten munduan; 1992tik, erakundea datuak biltzen hasi zenetik, jasotako kopururik handiena. Gainera, bigarren urtez jarraian3 gainditu da aurreko marka. CPJk jaso duenez, kazetari gehienak Gazan hil zituzten: 86, guztira, gehienak palestinarrak. Oro har, hilketen hiru laurden4 baino gehiago gatazka-eremuetan5 gertatu ziren. Bestalde6, informazio-lana egiteagatik nahita7 eraildako kazetarien kopurua ere azken hamar urteetako handiena izan da: 47. Kasu bakar batean ere ez da erantzulerik8 identifikatu. Horrek erakusten du, CPJren ustez, “inpunitatearen kultura iraunkorra9 dagoela kazetarien aurkako indarkeriaren atzean. Era berean, erakundeko zuzendari Jodie Ginsbergek ohartarazi10 duenez, kazetarien aurkako erasoak beste askatasun batzuen urraketaren11 adierazle12 ere badira.

1. Iaz: joan den urtean, aurreko urtean.
2. Erail:
hil, akabatu.
3. Jarraian:
kontsekutibo.
4. Hiru laurden:
3/4.
5. Gatazka-eremu:
zona de conflicto (es), zone de conflit (fr).
6. Bestalde:
por otro lado (es), d'autre part (fr).
7. Nahita:
intencionadamente (es), intentionnellement (fr).
8. Erantzule:
responsable (es), responsable (fr).
9. Iraunkor:
permanente (es), permanent, -e (fr).
10. Ohartarazi:
advertir (es), avertir (fr).
11. Urraketa:
violación (es), violation (fr).
12. Adierazle:
indicador (es), indicateur (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.