hasieran web

Bederatzigarren urtez jarraian1, Finlandia da munduko herrialderik zoriontsuena. 2026ko Zoriontasunaren Munduko Indizean lehen postuan dago, 140 herrialderen baino gehiagoren2 aurretik. Oxfordeko Unibertsitateak (Erresuma Batua) urtero egiten du zerrenda, Gallup Institutuarekin eta NBE Nazio Batuen Erakundearekin elkarlanean3. Sailkapena egiteko, 100.000 pertsona ingururi inkestak egiten dizkiote. Ondoren, beste aldagai4 batzuk ere kontuan hartzen dituzte. Adibidez, per capita errenta, norbanakoen5 askatasuna, bizi-itxaropena6 osasun7 onez eta gizarte-babesa8. Urtero bezala, 2026ko sailkapenean Europako iparraldeko herrialdeak dira nagusi. Finlandiaren atzetik daude, ordena honetan, Islandia, Danimarka, Costa Rica, Suedia, Norvegia, Herbehereak, Israel, Luxenburgo eta Suitza. Euskal Herria ez da ageri9 zerrendan, eta Espainia eta Frantzia 41. eta 35. postuetan daude, hurrenez hurren10.

1. Jarraian: etenik gabe, bata bestearen atzetik.
2. Baino gehiago:
más de (es), plus de (fr).
3. Elkarlanean:
en colaboración (es), en collaboration (fr).
4. Aldagai:
variable (es), variable (fr).
5. Norbanako:
pertsona, gizaki.
6. Bizi-itxaropen:
esperanza de vida (es), espérance de vie (fr).
7. Osasun:
salud (fr), santé (fr).
8. Gizarte-babes:
protección social (es), protection sociale (fr).
9. Ageri:
agertzen, azaltzen.
10. Hurrenez hurren:
ordena horretan.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.