Argiak, kamera, ekin!

Zineman, zein hitz egokiagorik filmazio baten hasiera adierazteko. Bada, euskal zinema ere hitzok esatear1 da. Izan ere, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen sektoreak Zinemaren Akademia sortzea erabaki du, eta hasi da lehen urratsak egiten. Horrenbestez, aspaldiko asmoa gauzatuko dute. Apirilean hartu zuten erabakia, aho batez2, Euskal Herri osoko 150 profesionalek baino gehiagok, Bilbon batu zituen bilkuran. Akademia “proiektu kolektiboa” izango da, eta “lurraldeko ikus-entzunezkoen sektorea ordezkatu, indartu eta ikusgarri egiteko” helburua edukiko du. Gainera, “eremu inklusibo eta askotarikoa” izatea nahi dute sustatzaileek. Prozesua martxan jarrita, egiteko ugari izango dira: egitura juridikoa eman, elkartearen ezaugarriak definitu, euskarak izango duen garrantzia zehaztu... Ondo bidean, Donostiako Zinemaldian aurkeztu nahi dute Zinemaren Akademia. Klaketak egin du klak. Orain, ikusleak butakatxoan nola, ilusioz izango gaitu zain.
1. Esatear: a punto de decir (es), sur le point de dire (fr).
2. Aho batez: unánimemente (es), unanimement (fr).
