hasieranariketak

Henango Unibertsitateko (Txina) ikertzaile1-talde batek zigarrokinak2 erabiltzeko modua aurkitu du, bateriak egiteko. Energy & Environment Nexus aldizkariaren arabera, prozesuak bi fase dauzka. Lehenengo, zigarrokinak “presio-lapiko3” batean sartzen dira, ikatz4 moduko bat lortzeko5. Gero, ikatz hori labe6 oso bero batean sartzen dute, oxigeno barik⁷. Prozesu horren ondorioz8, osagai⁹ berezi bat lortzen dute, estrategikoa bateriak egiteko. Orain, hurrengo erronka10 da egitasmoa11 laborategitik kanpo probatzea, eskala handian. Aurrerapen zientifiko handia izan liteke12, zigarrokinek kutsadura13 handia eragiten14 dutelako gure planetan: ez dira erraz desintegratzen eta urte asko irauten15 dute. Gainera, bitartean16, nikotina eta metal astunak17 askatzen18 dituzte. Eta kontuan hartuta munduan milioika erretzaile19 daudela...

1. Ikertzaile: investigador, -a (es), chercheur, -euse (fr).
2. Zigarrokin:
colilla (es), mégot (fr).
3. Lapiko:
olla (es), cocotte (fr).
4. Ikatz:
carbón (es), charbon (fr).
5. Lortu:
obtener (es), obtenir (fr).
6. Labe:
horno (es), fourneaur (fr).
7. Barik:
sin (es), sans (fr).
8. -en ondorioz:
como resultado de (es), à la suite de (fr).
9. Osagai:
componente (es), composant, -e (fr).
10. Erronka:
desafío (es), défi (fr).
11. Egitasmo:
proiektu, plan.
12. Izan liteke:
podría ser (es), pourrait être (fr).
13. Kutsadura:
polución (es), pollution (fr).
14. Eragin:
causar (es), causer (fr).
15. Iraun:
perdurar (es), perdurer (fr).
16. Bitartean:
mientras tanto (es), entre-temps (fr).
17. Astun:
pesado, -a (es), lourd (fr).
18. Askatu:
liberar (es), libérer (fr).
19. Erretzaile:
fumador, -a (es), fumeur, -euse (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.