Jakina denez, abuztuaren 12an eguzki-eklipsea izango da. Oso gertaera1 berezia da eta Euskal Herritik ondo ikusi ahal izango da. Horregatik, eklipsea hobeto ezagutzeko ekimenak2 ugaritzen ari dira. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak dibulgazio-ekitaldi asko antolatu dituzte, eta eklipsea ikusteko neurriak3 ere hartuko dituzte. Elhuyar Zientzia hedabideak ere eduki bereziak prestatu eta gizartearen eskura jarri ditu, https://zientzia.eus webguneko atal batean. Formatu askotako edukiak dira: audioak, artikulu idatziak eta bideoak, besteak beste4. Gainera, abuztura arte, eduki gehiago gehituko dituzte. Adibidez, Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila eta Euskal Telebistako Teknopolis saioetan⁵ eguzki-eklipseari buruzko programa bereziak emango dituzte. Horrez gain, gazteentzako tailerrak eta helduentzako6 hi­tzaldiak antolatuko dituzte.

1. Gertaera: acontecimiento (es), événement (fr).
2. Ekimen: iniciativa (es), initiative (fr).
3. Neurri: medida (es), mesure (fr).
4. Besteak beste: entre otras cosas (es), entre autres choses (fr).
5. Saio: programa (es), programme (fr).
6. Heldu: adulto, -a (es), adulte (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.