Udazkenean, bertsoa protagonista izango da Euskal Herrian: irailetik abendura jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Guztira, 50 bertsolarik hartuko dute parte. Bertsozale Elkarteak antolatzen du lau urtean behin1, eta, 2022koarekin alderatuta, aurten sei bertsolari gehiago izango dira. Ondorioz, txapelketak saio bat gehiago edukiko du lehen fasean: seiren ordez2, zazpi izango dira, eta Euskal Herriko zazpi probintzietan jokatuko dira. Orotara3, 15 saio egingo dituzte; lehenengoa, irailaren 19an, Hazparnen izango da, eta azkena, finala, abenduaren 20an, Iruñeko Nafarroa Arenan. Saio guztietarako sarrerak salgai4 daude jada, www.bertsosarrerak.eus webgunean; txapelketari buruzko informazio guztia, berriz5, www.bertsozale.eus atarian dago. Bertsozale Elkarteak azaldu duenez6, bertsoa, kultura eta euskara mapan kokatzeko erabiliko du txapelketa.

1. Lau urtean behin: una vez cada cuatro años (es), une fois tous les quatre ans (fr).
2. Ordez: en vez de (es), à la place (fr).
3. Orotara: en total (es), en tout (fr).
4. Salgai: en venta (es), en vente (fr).
5. Berriz: en cambio (es), en revanche (fr).
5. Azaldu duenez: tal como ha explicado (es), comme l’a expliqué (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.