Kaioak imitatzeko txapelketa
Belgikako De Panne herrian (frantsesez, La Panne), apirilaren amaieran txapelketa xelebre1 bat egin zuten: Kaioen2 Karranka3 Imitatzeko Europako 6. Txapelketa (European Championship Gull Screeching). Parte-hartzaileek kaioen karranka eta portaera⁴ imitatu behar dituzte, kaioz mozorrotuta⁵. Lehiaketan, beraz⁶, soinua, mozorroa eta mugimenduak baloratzen dituzte, eta umorea ere kontuan hartzen dute. Txapelketa bitxia⁷ da, eta dibertigarria. Hain zuzen⁸, antolatzaileen helburua bisitariak erakartzea⁹ da. Beste helburu nagusi bat ere badauka: kaioen irudia hobetzea10. Izan ere11, pertsona askok uste dute kaioak gogaikarriak12 direla eta ez dituzte gustuko. Aurten13, Carine Gronholz norvegiarrak irabazi du txapelketa. Bigarren postua Olga Mendez Reus galiziarrak lortu du, eta hirugarrena Tom Dupont belgikarrak.
1. Xelebre: peculiar (es), particulier, -ière (fr).
2. Kaio: gaviota (es), goéland (fr).
3. Karranka: graznido (es), croassement (fr).
4. Portaera: comportamiento (es), comportement (fr).
5. Mozorrotu: disfrazar(se) (es), (se) déguiser (fr).
6. Beraz: por lo tanto (es), donc (fr).
7. Bitxi: curioso, -a (es), bizarre (fr).
8. Hain zuzen: precisamente (es), précisément (fr).
9. Erakarri: atraer (es), attirer (fr).
10. Hobetu: mejorar (es), améliorer (fr).
11. Izan ere: ya que (es), puisque (fr).
12. Gogaikarri: molesto, -a (es), ennuyeux, -euse (fr).
13. Aurten: este año (es), cette année (fr).

