Peter Jacksonek 'The Lord of the Rings'-en beste film bat iragarri du

Eraztunen Jaunaren zaleak zorioneko dira. J.R.R. Tolkien idazle britainiarrak sortutako eleberrian oinarrituta, beste film bat egingo dute. Hala iragarri1 du Peter Jacksonek, The Lord of the Rings eta The Hobbit trilogien zuzendariak. Izenburua ere jakinarazi dute: The Lord of the Rings: Shadow of the Past. Oraingoz, ez dute argitu nork zuzenduko duen. Gidoilariak nor izango diren, aldiz2, bai: Stephen Colbert, Peter McGee eta Philippa Boyens. Istorioari dagokionez, Tolkienen eleberriaren lehen liburukia3, Eraztunaren Jauna I: Eraztunaren elkartea, izango du oinarri. Zehazki, lehen sei kapituluak erabiliko dituzte; pasarte⁴ horiek ez ziren agertu Jacksonen moldaketetan⁵. Estreinaldiaren data ere ez dute zehaztu. Nolanahi ere⁶, zaleak lasai egon daitezke. Izan ere, 2027an beste film baten estreinaldia dago iragarrita: The Lord of the Rings: The Hunt for Gollum, Andy Serkisek zuzendua.
1. Iragarri: ezagutarazi, ezagutzera eman, jakinarazi.
2. Aldiz: en cambio (es), par contre (fr).
3. Liburuki: tomo (es), tome (fr).
4. Pasarte: fragmento (es), fragment (fr).
5. Moldaketa: adaptación (es), adaptation (fr).
6. Nolanahi ere: en cualquier caso (es), de toute manière (fr).
