Euskaltzaleon Martxa, ekainaren 13an Iruñean

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Euskaltzaleon Martxa egingo da Iruñean, ekainaren 13an, “euskaraz bizitzeko behar den dena” eskatzeko eta euskaltzale izatearen “harrotasuna1” nabarmentzeko. Hala, Kontseiluak bertaratzeko deia egin die Euskal Herri osoko euskaltzaleei. Aldarrikapena2 eta ospakizuna batuko ditu martxak. Hiru zutabe3 izango ditu, euskaraz bizitzeko beharrezko hiru baldintza hauek irudikatzeko: ofizialtasun osoa, hizkuntza-politiketan egin beharreko jauzia4 eta euskaltzaletasuna. Zutabeak 17:00etan aterako dira Antoniutti parketik, Runako parketik eta Askatasun plazatik. Bakoitzaren aurrealdean, pankarta bat egongo da, artista hauetako batek egina: Asisko Urmeneta, Patxi Huarte edo Malen Amenabar. Hiru zutabeak Gazteluko plazan elkartuko dira, 18:00etan, ekitaldi nagusia egiteko.
1. Harrotasun: orgullo (es), orgueil (fr).
2. Aldarrikapen: erreibindikazio, eskaera.
3. Zutabe: columna (es), colonne (fr).
4. Jauzi: salto, urrats handi.
