bidean web

Hamasei urtetik beherako gazteei edari energetikoak saltzea debekatuko dute Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak iragarri1 du neurria, ebidentzia zientifikoak kontuan hartuta2. Izan ere3, hainbat ikerketak erakutsi dutenez, halako edariek ondorio kaltegarriak4 dituzte osasunean. Besteak beste, loaren5 kalitatean eta bihotzaren osasunean, baita jendearen portaeran edo psikologian ere. Debekua ez da soilik 16 urtetik beherakoentzat izango. Kasu batzuetan, 18 urte baino gutxiago dituztenei ere ezingo zaizkie saldu; ehun mililitroko 32 miligramo kafeina dituzten edariak, zehazki6. Era berean7, osasungarriak ez diren elikagaien8 publizitatea arautzeko asmoa du Espainiako Gobernuak, gazteen artean eragin handia dutelako. Munduko beste herrialde batzuetan ere antzeko neurriak ezarri dituzte, Erresuma Batuan, Alemanian eta Polonian, esate baterako.

1. Iragarri: anunciar (es), annoncer (fr).
2. Kontuan hartu:
tomar en consideración (es), prendre en compte (fr).
3. Izan ere:
ciertamente (es), certainement (fr).
4. Kaltegarri:
txar, ona ez dena.
5. Lo:
sueño (es), sommeil (fr).
6. Zehazki:
concretamente (es), concrètement (fr).
7. Era berean:
asimismo (es), de même (fr).
8. Elikagai:
janari, jaki.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.