bidean web

Hitz Gurutzatuen Udaberriko I. Txapelketa maiatzaren 31n jokatuko da Zarautzen, herriko Zirika euskara-elkarteak antolatuta. Lege Zaharren enparantzako karpan egingo dute, 09:30etik aurrera. Finala 12:15ean hasita, 13:30ean bukatzea aurreikusten1 dute antolatzaileek. Ondoren, parte-hartzaileek elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute, 20 €-ren truke (horren xehetasunak2 aurrerago zehaztuko3 dizkiete Txapelketan izena ematen dutenei). Lehiaketak bi maila izango dituenez, bi sailkapen independente osatuko dira, eta maila bakoitzak bere finala eta saridunak izango ditu. Izena maiatzaren 28a baino lehen eman behar da, labur.eus/udaberri-hitz-gurutzatu-26 helbidean edo Zarauzko turismo-bulegoan. Aipatu beharra dago⁴ asteburu horretan bertan ospatuko dela herrian Literaturia jaialdia.

1. Aurreikusi: prever (es), prévoir (fr).
2. Xehetasun:
detalle (es), détail (fr).
3. Zehaztu:
zehatz azaldu, zehatz-mehatz adierazi.
4. Aipatu beharra dago:
cabe mencionar que (es), il convient de mentionner que (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.