Euskaltzaleon Martxa egingo da ekainaren 13an Iruñean

Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaltzaleon Martxa izeneko mobilizazioa antolatu du ekainaren 13rako, Iruñean. Antolatzaileek milaka euskaltzale elkartu nahi dituzte, euskaltzaletasunaren1 indarra erakusteko. Martxak jarraipena emango dio abenduaren 27an Bilbon egindako Pizkundea2 ekitaldiari. Orduan, Kontseiluak euskararen larrialdi3 linguistikoa salatu eta hizkuntzaren pizkunde berria aldarrikatu zuen. Orain, berriz, “Pizkundearen bigarren txinparta4” piztu nahi dute martxarekin. Ekainaren 13ko arratsaldean egingo da mobilizazioa. Parte-hartzaileak hiru lekutan bildu eta handik Iruñeko Ziudadelara abiatuko dira. Zutabe5 bakoitzak Pizkundearen oinarrietako bat irudikatuko6 du: hizkuntza-politiketan jauzia; euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan; eta euskaltzaletasunaren premia7.
1. Euskaltzaletasun: euskararekiko atxikimendu eta zaletasuna.
2. Pizkunde: renacimiento (es), renaissance (fr).
3. Larrialdi: emergencia (es), urgence (fr).
4. Txinparta: chispa (es), étincelle (fr).
5. Zutabe: columna (es), colonne (fr).
6. Irudikatu: representar (es), représenter (fr).
7. Premia: necesidad (es), nécessité (fr).
