bidean web

Londresko Savile Row kalean The Beatles taldearen museoa irekiko dute 2027an. Horrela, hiriak estreinakoz1 izango du musika-talde ospetsuari eskainitako museoa. Zehazki, Savile Row kaleko 3. zenbakian egongo da. Hain zuzen, bertan grabatu zuen taldeak bere azken diskoa (Let it Be), 1969an, eta eraikinaren2 teilatuan3 eskaini zuen azken kontzertua urte horretako urtarrilaren 30ean. The Beatles Liverpoolen sortu zen, eta han badaude taldeari eskainitako bi museo. Londresen, ordea, orain artean ez dute izan. Zale askok Abbey Road bisitatzen dute, taldeak hango estudioetan grabatu zituelako hainbat lan eta kalea disko ezagun baten azalean agertzen delako. Dena den, estudioa ezin da barrutik ikusi, eta bisitariek kalean pilaketak⁴ sortzen dituzte sarritan⁵. Beraz, museo berriak arazo horri ere irtenbidea emango dio.

1. Estreinakoz: lehen aldiz, lehenbizikoz, aurrenekoz.
2. Eraikin:
edificio (es), édifice (fr).
3. Teilatu:
tejado (es), toit (fr).
4. Pilaketa:
aglomeración (es), agglomération (fr).
5. Sarritan:
askotan.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.