Adimen artifizialaren ingurumen-eragina gutxietsi egiten da

Adimen artifizialak ingurumen-kostu handia du, eta, gero eta natur baliabide gehiago eskatzen baditu ere, ingurumenean duen eragina sistematikoki gutxiesten1 dela ohartarazi du Nazio Batuen Uraren, Ingurumenaren eta Osasunaren Institutuak (UNU-INWEH). Horretarako, AAk2 2030ean ingurumenean izango dituen ondorioak kalkulatu eta txosten batean jaso dituzte. Adibidez, adimen artifizialak urte horretan Saharaz hegoaldeko Afrikako 1.300 milioi pertsonak adina ur kontsumituko duela; Pakistan, Bangladesh eta Nigeriak egun urtebetean gastatzen duten energia halako ia hiru beharko duela; eta AAri lotutako CO2 isuriak3 400 milioi tonakoak izango direla, alegia, Erresuma Batuak isurtzen dituen bestekoak. Datu gehiago ere jaso dituzte Nazio Batuen Erakundeko zientzialariek. Hori bai, ondorioak larriagoak izan daitezke, estimazio kontserbadoreak baliatu baitituzte aurreikuspenak egiteko.
1. Gutxietsi: subestimar (es), sous-estimer (fr).
2. AA: adimen artifizial.
3. Isuri: emisión (es), émission (fr).
