Herri Urrats eta Ibilaldia jaiak egingo dira maiatzean

Maiatzean hasiko dira ikastolen aldeko festa handiak. Urtero legez1, lehenengoa Herri Urrats izango da. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia maiatzaren 10ean egingo da, beti bezala Senpereko aintziraren2 inguruan. Aurtengo leloa Geroa eraikiz da. Helburua ere jakinarazi du Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak: Lizeo berria eraikitzeko3 laguntza jasotzea. Herri Urratsen ondoren, Ibilaldia etorriko da. Bizkaiko ikastolen aldeko jaia maiatzaren 31n izango da, Bilbon, Hiri kiribili bil! lelopean4. Kirikiño ikastolak antolatuko du aurten5, eta hainbat helburu izango ditu. Adibidez, ikastolaren proiektua indartzea eta euskararen erabilera zabaltzea6.
1. Urtero legez: como todos los años (es), comme tous les ans (fr).
2. Aintzira: lago (es), lac (fr).
3. Eraiki: construir (es), construire (fr).
4. Lelopean: bajo el lema (es), sous la devise (fr).
5. Aurten: este año (es), cette année (fr).
6. Zabaldu: extender(se) (es), (s')étendre (fr).
