Historia paregabeko ardoak enkantean1 jarriko dituzte Georgian. Ardo-bilduma2 berezia da. Europa osokoak biltzen ditu, 20.000 eta 40.000 botila artean, eta batzuek 200 urte baino gehiago dituzte. Hain bilduma zaharra izanda, pertsonaia historikoak izan ditu jabe. Besteak beste3, Napoleon Bonaparte frantziar enperadorea, ondoren Alexandro III.a eta Nikolas II.a Errusiako tsarrak⁴, eta, Sobietar Iraultza gailendu⁵ ondoren, Iosiv Stalin buruzagi sobietarra. Guztiek ardo berriak gehitu zizkioten bildumari. Orain, Tbilisin dago, Wine Factory N.º 1 izeneko gunean. Lehenago, upategia⁶ izan zen tokia. Georgiako Gobernuak oraindik ez du esan noiz egingo duten enkantea, baina bai lortzen duten dirua ardogintza⁷-eskola bat sortzeko erabiliko dutela. Enkantea egin aurretik, bildumako ardoak katalogatzen eta haien jatorria⁸ zehazten ari dira.

1. Enkante: subasta (es), vente aux enchères (fr).
2. Bilduma: multzo, sorta, talde.
3. Besteak beste: beste batzuen artean, hauek eta beste batzuk.
4. Tsar: zar (es), tsar (fr).
5. Gailendu: prevalecer (es), vaincre (fr).
6. Upategi: bodega (es), cave (fr).
7. Ardogintza: vinicultura (es), viniculture (fr).
8. Jatorri: origen (es), origine (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.