Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere, abuztuaren 12ko eguzki-eklipserako prest

Abuztuaren 12an eguzki-eklipsea izango da eta, ezohiko1 fenomenoa denez, sekulako ikusmina2 piztu du nazioartean. Euskal Herria, bereziki hego-mendebaldea, leku egokia izango da eklipsea osorik ikusi ahal izateko. Horrenbestez3, Hego Euskal Herriko erakundeak prestatzen hasi dira dagoeneko. Adibidez, otsaileko AIZU!n aipatu genuen bezala, Nafarroako Gobernuak hainbat ekimen antolatu ditu. EAEn, Eusko Jaurlaritzak bere egitaraua aurkeztu du, bi helburu nagusirekin: eklipseari buruzko informazio praktikoa eskaintzea eta astronomiaren gaineko ezagutza4 zabaltzea. Horretarako, eklipsea.euskadi.eus webgunean eklipseari buruzko informazioa bildu du: non eta noiz ikusi, fenomenoaren faseak, segurtasunez ikusteko aholkuak... Bestetik, dibulgaziozko jardueren⁵ egitarau zabala prestatu du abuztura arte: erakusketak, hitzaldiak... Egitarau zehatza⁶ webgunean ikus daiteke.
1. Ezohiko: inusual (es), inouï, -e (fr).
2. Ikusmin: kuriositate, jakin-min, jakiteko gogo handi.
3. Horrenbestez: por consiguiente (es), par conséquent (fr).
4. Ezagutza: conocimiento (es), connaissance (fr).
5. Jarduera: actividad (es), activité (fr).
6. Zehatz: detallado, -a (es), précis, -e (fr).
