Euskara mugarik gabe eta mugaezin irudikatzen dutela erakusteko, Mugaezin lelopean egingo da, ekainaren 16an, aurtengo Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko jaia. Oiongo San Bizente Ikastolari laguntzeko izan arren, Olarizuko zelaietan egingo da aurten ere. Hots, jaiak azken bi urteetako ereduari eutsiko dio: Arabako zortzi ikastolek elkarlanean antolatuta, hitzordu nagusia Olarizun egiten dute. Hala, helburu nagusia San Bizente Ikastolari laguntzea izango da, bai proiektuaren finantzaketan bai Oionen eta Arabako Errioxan egiten duen lanaren sustapenean. Izan ere, 1976tik ari da eskualde hartan euskararen erabilera bultzatzen. Era berean, Arabako ikastola guztien lana ezagutarazteko balioko du hitzorduak. Jaiaren xehetasun guztiak arabaeuskaraz.eus atarian jaso dituzte.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.