Comète Sarearen Lagunak elkarteak antolatuta, sare hori gogora ekartzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte irailaren 10etik 13ra, Lapurdiko Angelu, Larresoro eta Ezpeleta herrietan. Bigarren Mundu Gerran hegazkinlari aliatuei laguntzeko ihes-sarea izan zen: alemanek haien hegazkinak behera botaz gero, Belgika, Frantzia eta Euskal Herrian barrena Pirinioak zeharkatzen laguntzen zieten, Erresuma Batura itzuli ahal izateko. Sarean euskal herritar askok parte hartu zuten, eta haien jarduna gogoratuko dute irailean. Besteak beste1, hitzaldiak, omenaldiak eta memoria-ibilaldiak izango dira. Horrez gain, Larresoroko Mandocheneko borda berritzeko asmoa du elkarteak. Sareak 1943an eta 1944an erabili zuen, eta elkarteak memoria-gune bihurtu nahi du. Horretarako 120.000 euro behar dituenez, dirua biltzeko kanpaina abiatu du https://www.helloasso.com plataforman.

1. Besteak beste: beste gauza batzuen artean.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.