Gure Monetaren billeteak irudikatzen lagundu nahi?

2026. urtearen amaieran kalean izango da Gure Moneta tokiko1 dirua. Ipar Euskal Herriko euskoan oinarrituta dago, eta hasiera batean2 Oarsoaldean (Gipuzkoa) eta Baztanen (Nafarroa) jarriko dute martxan. Hala ere, etorkizunean Euskal Herri osora zabaltzeko asmoa dute. Azken hilabeteetan, proiektua lantzen eta ezagutarazten aritu dira bi eskualde3 horietan. Orain, lehen billeteak diseinatzen hasi dira, eta jendearen laguntza eskatu dute. Beraz, nahi duenak bere proposamena egin dezake4. Gure Monetaren sustatzaileek5 azaldu dute, jendearen ideiak kontuan hartuko6 dituztela billeteak diseinatzerakoan. Proposamena egiteko, inkesta labur bat bete behar da https://guremoneta.eus/billeteak/ helbidean. Epea irailaren erdialdean amaituko da. Zer gustatuko litzaizuke7 irudikatzea billeteetan?
1. Tokiko: local (es), local, -e (fr).
2. Hasiera batean: de momento (es), pour le moment (fr).
3. Eskualde: comarca (es), contrée (fr).
4. Dezake: ahal du.
5. Sustatzaile: promotor, -a (es), promoteur, -trice (fr).
6. Kontuan hartu: tener en cuenta (es), prendre en compte (fr).
7. Gustatuko litzaizuke: te gustaría (es), qu’aimerais-tu (fr).
