Haur eta gazteen osasuna babesteko, baloia buruaz jotzea debekatu diete Italiako Como futbol-taldearen harrobiko1 jokalariei. Gainera, jokalari gazteen teknika lantzeko ere balioko du neurriak, baloia hankez hobeto erabiltzen ikasiko baitute2. Harrobiko jokalariak hazten ari dira oraindik, eta taldeak haien garunaren3 osasuna babestu nahi du. Horretarako, protokolo berezia ezarriko dute. Adibidez, 10 urtetik beherakoek ezingo dute baloia buruaz jo entrenamenduetan eta partidetan. Gainera, baloiak gehiegi puztuta ez egotea ere zainduko du taldeak. Comok hartutako neurria ez da berria futbolean. Ingalaterran, kasurako, 2022an baloia buruaz jotzea debekatu zuten haur eta gazteen mailetan, 12 urtera arte. Izan ere, baloia buruaz asko jotzeak garuna kalte dezake, eta horixe eragotzi4 nahi dute neurriek.

1. Harrobi: cantera (es), carrière (fr).
2. Baitute: dutelako.
3. Garun: cerebro (es), cerveau (fr).
4. Eragotzi: impedir (es), empêcher (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.