Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaiak urrian izango dira

Ikastolen aldeko urteko azken bi jaiak urrian egingo dira. Lehenengo, Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen alde. Urriaren 4an egingo dute, Lazkaon. Aurten1, 50. aldiz2 egingo dute festa: lehena 1977an egin zuten, Beasain eta Lazkao artean. Horregatik, hari egiten dio erreferentzia aurtengo leloak3: Ibilian-ibilian4, buelta!. Urriaren 18an, berriz, Nafarroa Oinez egingo dute Zizur Nagusia eta Galar artean. Festa bi ikastola hauek antolatuko dute: Zizur Nagusiko San Fermin eta Vianako Erentzun. Ez da ohikoa5. Izan ere6, Nafarroa Oinez egiten hasi zenetik, beste bi aldiz soilik antolatu dute bi ikastolak elkarrekin. Leloa, Bidean bat gara, hori nabarmentzeko7 aukeratu dute: bi ikastola izan arren, euskararen aldeko lanean bat egiten8 dute eta bide horretan jende gehiago batu nahi dute.
1. Aurten: este año (es), cette année (fr).
2. Aldi: vez (es), fois (fr).
3. Lelo: lema (es), devise (fr).
4. Ibilian-ibilian: a fuerza de (es), à force de (fr).
5. Ohiko: habitual (es), habituel, -elle (fr).
6. Izan ere: ciertamente (es), certainement (fr).
7. Nabarmendu: resaltar (es), souligner (fr).
8. Bat egin: unir(se) (es), s'unir (fr).
