Panama Hiriko (Panama) Tocumen da 2026ko munduko aireporturik onena, AirHelp enpresak,  bidaiarien erreklamazioak kudeatzen1 dituenak, urtero2 egiten duen sailkapenaren arabera. Horretarako, irizpide3 hauek hartzen ditu kontuan: hegaldien puntualtasuna, instalazioen kalitatea eta bidaiarien balorazioak. 2026an, 76 herrialdetako 279 aireportu aztertu ditu, eta 14.300 bidaiariren iritziak bildu. Inkestan, langileen arreta, irisgarritasuna⁴, garbitasuna, informazioaren kalitatea eta seinaleztapena⁵ baloratu dituzte bidaiariek, beste kontu batzuen artean. Sailkapeneko lehen postuan, esan bezala, Tocumen aireportua ageri da; bigarrenean, Fortalezako (Brasil) Pinto Martins; eta hirugarrenean, Lurmutur Hirikoa (Hegoafrika). Zerrendako azkena, aldiz, Tunisko (Tunisia) Tunis Carthage da.

1. Kudeatu: gestionar (es), gérer (fr).
2. Urtero: anualmente (es), annuellement (fr).
3. Irizpide: criterio (es), critère (fr).
4. Irisgarritasun: accesibilidad (es), accessibilité (fr).
5. Seinaleztapen: señalización (es), signalisation (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.