Udan ez da ona ohea egitea
Egunero, 45 minutu inguru ematen ei dugu etxea txukuntzen (6, ohea egiten). Hori dio ikerketa batek, zeinetan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak parte hartu duen. Hots, egun eta erdi pasatzen dugu, urtean, ohea egiten! Bestalde, Kingston-eko Unibertsitateko beste ikerketa baten arabera, “batez beste 1,5 milioi akaro bil daitezke ohean; beraz, hobe ez egitea, akaroak deshidratatuta hiltzen direlako izaretako eta koltxoiko hezetasuna desagerrarazita”. Urte osorako da gomendagarria, baina bereziki udan, beroak akaroek eragindako alergiak jasateko arriskua areagotzen duelako. Psikologoen ustez, ordea, ohea egiteak ongizate eta bake mental sentsazioa sortzen du. Beraz, zer egin? Bada, maindireak aireztatzeko denbora luzatu, gutxienez 20 minutu. Berri txarra albistearen titulua irakurrita poztu direnentzat.