Mungia, Euskal Eskola Publikoaren Jaia hartzeko prest
Ekainaren 4an egingo da, Mungian, Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza lege berria onartzeko bidean den garaian, publikotasunaren garrantzia aldarrikatzeko baliatuko dute urteurrena. Horren erakusle da aurtengo leloa: Jagon Eskola Publikoa. Mungialdeko ikastetxe publikoak elkarlanean ari dira antolatzen festa, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartearekin batera. Azken urteotan bezala, egitaraua ez da egun bakarrera mugatuko. Ekainaren 4an izango da egun nagusia, baina bezperan ere zenbait ekitaldi antolatuko dituzte. Aurtengo jaiak lau gune nagusi izango ditu: eskola eta institutua, Herriko plaza, Uriguen parkea eta Torrebillela parkea. Horrez gain, ekintza ibiltariak ere izango dira. Egitarau zehatza eta jaiaren nondik norakoak, hemen: www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus.