Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak antolatutako Sormen Beka abian da, seigarren urtez. Euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei laguntzea du helburu, eta Durangoko Azokan ematen dute. Aurtengoan, ume eta familientzako sorkuntza lana sarituko du bekak. Lana ikuskizuna izan daiteke (antzerkia, zirkua...), euskarria (mahai jolasa, musika, bideoa...) edota horien arteko nahasketa. Proposamenak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali behar dira, irailaren 22a baino lehen. Lan irabazleak 15.000 euroko laguntza jasoko du sorkuntza garatu eta plazaratu ahal izateko. Irabazlearen izena 58. Durangoko Azokan jakinaraziko dute. Ondoren, irabazleek urtebeteko epea izango dute lana prestatzeko, 59. Azokan aurkeztu beharko baitute. Oinarri zehatzak durangokoazoka.eus gunean daude ikusgai.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.