Mayi Iza Agirre, Euskal Herriko txapelduna
Arg: Imanol Saiz-Bidasoko Hitza
Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketak badu txapelduna: Mayi Iza Agirre hondarribiarra. Martxoaren 2an jokatu zen, Irungo Palmera Montero gunean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa, bederatzi urteko etenaren ostean. Izan ere, 2007tik 2014ra, urtero egin zen txapelketa Irunen. Aurten, 23. Korrika handik abiatuko dela baliatuta, berriro antolatu dute txapelketa Aitzondo Euskara Taldeak eta Irungo AEK-k, eta, aurreko edizioak bezala, arrakastatsua izan da. Martxoaren 2an, Euskal Herri osoko 28 lagunek parte hartu zuten. Denen artean Iza gailendu zen. Bigarren sailkatua Antton Fernandez Lasa izan zen, eta hirugarrena Aitor Fernandez de Martikorena, AIZU!ko kolaboratzailea ere badena. Txapeldunari dagokionez, ez da nagusitzen den lehen aldia, beste behin ere irabazi baitzuen. Zorionak parte hartzaile guztiei, baita antolatzaileei ere. Pozik azaldu dira bigarrenak, eta errepikatzeko aukera ez dute baztertu.