Neandertalen aztarnak1 aurkitu dituzte, lehen aldiz, Nafarroan, Abaunzko kobazuloan, Arraitz-Orkinen, Ultzaman. Karbono-14 probak erakutsi duenez, duela 44.000 eta 49.000 urte bitartekoak dira. Beraz, Nafarroan orain arte aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak dira. Guztira, sei hezur: hiru metakarpo, eskuineko eskuko hatz-hezur bat eta proteinen analisiaren bidez identifikatutako beste bi zati. Aurkitu dituztenek azaldu dutenez, gizonezko neandertal heldu baten hezurrak dira. Aztarnak neandertalak desagertu ziren garaikoak dira. Horregatik, espezie horren historiako etapa garrantzitsu bat ikertzeko aukera emango dute: neandertalak desagertu eta Homo sapiens espeziea Europan hedatu aurreko garaia, hain zuzen2.

1. Aztarna: resto (es), reste (fr).
2. Hain zuzen: precisamente (es), précisément (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.