Etxegabetzeak, etxebizitza-eskasia1, espekulazioa, hezkuntza-alorreko gabeziak ikasleentzat zein irakasleentzat, osasungintzaren egoera prekarioa, pribatizazioak, prezioen etengabeko igoera, pentsioak arriskuan, hauteskundeak ortzi-mugan2, ultraeskuina atezuan3... ez da giro Euskal Herriko auzo eta kaleetan. Herritarrak karrikara atera dira Ipar Euskal Herrian, ezinegonaren adierazle, ezintasunari aurre egin nahirik eta irtenbide eske. Hegoaldean, berriz, sindikatu guztiak bat hartuta ari dira, aspaldian ez bezala, etxe-eskubidearen aldeko greba orokorra prestatzen hilaren 11rako. Batzuetan ezetz dirudien arren, edo zenbaitek ezetz sinetsarazi nahi izaten duten arren, mobilizazioak emaitzak izan ohi dituelako, epe labur edo luzera, lehenago edo geroago. Eta badago zer eskatu, zer aldarrikatu eta zer exijitu. 

1. Eskasia: urritasuna, falta.
2. Ortzi-muga: horizonte.
3. Atezuan: al acecho (es), à l'affût (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.