Suitzako zenbait tokitan, glaziar eremu txikiak estali1 egiten dituzte udan, eguzki-izpietatik babesteko eta ez urtzeko. Arazoa konpondu ez arren, tokian tokiko2 glaziarren gainbehera3 zertxobait moteltzen dute. Estalki sintetiko zuriak erabiltzen dituzte horretarako. Alabaina, Glacier 3000 eski-estazioan, Tsanfleuron-go glaziarrean, artilea4 erabili dute aurten. Zehazki, Summit Foundation elkartearen ekimenez, 100 metro koadroko artilezko bi estalki jarri zituzten ekainean. Estalki sintetikoek mikroplastikoak askatzen dituzte, baina artileak ez. Horregatik, artileak zeregin bera bete ote dezakeen⁵ ikusi nahi dute, baita mendian hondatu gabe zenbat irauten duen ere. Irailean jakinarazi zutenez, behin-behineko⁶ emaitzak onak izan dira, eta egindako aurreikuspenak⁷ baino hobeak. Gainera, beste abantaila bat ere izan dezake: Suitzako artileari erabilera emango dio, egun oso gutxi erabil­tzen baita komertzialki.

1. Estali: cubrir (es), couvrir (fr).
2. Tokian tokiko: toki bakoitzeko.
3. Gainbehera: declive (es), déclin (fr).
4. Artile: lana (es), laine (fr).
5. Dezakeen: ahal duen.
6. Behin-behineko: provisional (es), provisoire (fr).
7. Aurreikuspen: previsión (es), prévision (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.