Sydneyko Gure Txoko euskal etxeak, 60 urte

Sydneyko Gure Txoko euskal etxeak 60. urtemuga1 ospatuko du azaroaren 14tik 22ra. Ekintza2 asko antolatu3 ditu: euskal etxearen historia kontatzeko dokumentala, herri-kirolak (egun horretan, Euskal Herriko trikitilari bat eta panderojole bat egongo dira), mus-partidak, euskal zinema-erakustaldia4, sagardotegia... Gure Txoko euskal etxeak komunitate osoa gonbidatu⁵ du ospakizunera (euskal jatorriko⁶ jendea eta edonongo⁷ euskaltzaleak). Sydneyko euskal etxea euskal familia batzuek sortu zuten 1966an, eta orain Australiako euskal komunitatearen zutabe⁸ bat da. Urte hauetan, euskal kultura bultzatu⁹ du, gastronomiaren, hizkuntzaren, tradizioen eta elkarbizitzaren10 bitartez: igandero antolatzen dute bazkaria; asteartero euskara-eskolak egoten dira; Aberri Eguna, sanferminak, Euskararen Eguna, Olentzero eta beste jai batzuk ospatzen dituzte; eta Korrikan ere parte hartzen dute.
1. Urtemuga: aniversario (es), anniversaire (fr).
2. Ekintza: actividad (es), activité (fr).
3. Antolatu: organizar (es), organiser (fr).
4. Erakustaldi: exhibición (es), exhibition (fr).
5. Gonbidatu: invitar (es), (s')inviter (fr).
6. Jatorri: origen (es), origine (fr).
7. Edonon: en cualquier parte (es), n'importe où (fr).
8. Zutabe: pilar (es), pilier (fr).
9. Bultzatu: promover (es), promouvoir (fr).
10. Elkarbizitza: convivencia (es), vivre ensemble (fr).
