Iragan irailean, Azkainen, euskalgintzako eragile berria aurkeztu zuten: Plazara elkartea. “Euskal Herriko plazetan” euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea du helburu elkarteak. Xan Airek, Irati Fernandez Arbelaitzek, Eneko Gorrik eta Kamila Harluxet Gratienek osatutako lantaldeak sortu du Plazara, eta lau lan ardatzetan jarduteko asmoa du: komunikazioa, aholkularitza, prestakuntza eta plazagintza. Elkarte sortu berria izanik, Plazatik altxa dezagun Plazara izeneko atxikimendu kanpaina jarri dute abian proiektua sendotzeko. Kanpainaren bitartez, urteko bazkidetza egin ahal izango da, sostengu ekonomikoa emateko. Hain zuzen, abendurako 1.000 bazkide lortzeko helburua dute. Atxikimendu kanpainari batzeko, plazara.eus webgunera jo daiteke. Bertan, halaber, elkartearen berri zehatza jaso daiteke.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.