Euskararen kale erabilera neurtu dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 87 herritan eta Tolosaldeko 6tan. Hots, herri oso euskaldunetan, arnasgunetzat jotzen direnetan. UEMAk berak eta Soziolinguistika Klusterrak 2021ean egindako neurketaren arabera, bost herritarretatik hiru euskaraz aritzen dira: % 61,1. 2017an ere egin zen behaketa, eta oraingo emaitzak ordukoen ia berdinak dira. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da 2017ko eta 2021eko neurketak alderatzeko 74 herritako datuak erabili direla. Argazki orokorra oso antzekoa izanik ere, aldaketa batzuk antzeman dituzte. Adibidez, herritarren artean euskaldunak % 80 baino gehiago diren herrietan kale erabilera gutxiagotu egin dela. Beste datu ugari ere jaso ditu neurketak; besteak beste, emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago egiten dutela euskaraz. Neurketaren datu eta xehetasun guztiak uema.eus webgunean ikus daitezke.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.