Apirilaren 25etik aurrera, Veneziara doan bisitariak 5 euroko bidesaria ordaindu beharko du. Ordainketatik salbuetsita egongo dira 14 urtetik beherakoak, ostatua Venezian bertan hartua duten turistak, langileak, hirian ikasten duten ikasleak eta, nola ez, hiritarrak. Gehiegizko turismoak hiriko ondarean eta herritarrengan eragindako kalteak apaltzeko neurria da. Izan ere, turisten masifikazioaren eraginez (urtean 30 milioi turista jasotzen ditu hiriak), veneziarren bizi kalitatea nabarmen okertu da azken urteotan, eta biztanle kopurua ere gutxitzen ari da. Veneziako Udalak irailean hartu zuen bidesaria ezartzeko erabakia, eta polemika handia sortu zuen. Hiritar batzuk aurka agertu, eta neurri zorrotzagoak eskatu zituzten; adibidez, bisitari kopurua mugatzea. Oraingoz, ordea, bidesaria besterik ez da izango. Hori bai, epe jakinetan bakarrik, turista gehien dabilen sasoietan, hain zuzen: apirilaren 25etik maiatzaren 5era, eta ondoren, uztailaren 14ra bitartean, astebururo. Orduak ere, zehatzak: 08:30etik 16:00etara. Ordaintzen ez duenak isuna jasoko du, 50 eta 300 euro bitartekoa.

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.