Argia sariak, banatuak
2024ko Argia sariek badituzte jabeak. Izen bereko aldizkariak banatzen ditu sari ezagunak, eta aurten 35. aldia izan dute. Guztira, bost sari banatu zituzten urtarrilaren 26an Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean eginiko ekitaldian. Prentsa atalean, Kristina Berasain kazetaria saritu zuten, Sahara, herri bat erresistentzian (Elkar-Berria–Jakin, 2023) liburuagatik. Ikus-entzunezkoen atalean, Josu Martinezen Bizkarsoro filma nagusitu zen. Entzunezkoen alorrean, Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak ondu eta Amagoia Gurrutxagak gidatutako Ez gatoz Paristik kultur podcasta izan zen irabazlea. Interneti dagokionez, Gordegia egitasmoak (gordegia.eus) lortu zuen saria, hots, Donostiako Egia auzoko Artxibategi Grafikoa izateko xedez sortutako herri proiektuak. Azkenik, kanpaina onenaren saria Guggenheim Urdaibai Stop! herri mugimenduak eskuratu zuen.