Gerrako Haurrak, gogoan eta datu basean
Intxorta 1937 kultur elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean aritu dira, bi urte eta erdiz, Gipuzkoan jaio ziren eta Gerra Zibilaren ondorioz erbestera joan behar izan zuten haurren memoria identifikatzeko. Baita, posible izan den kasuetan, haien bizitzaren historia berreskuratzeko ere. Europa osoko hainbat artxibotan erbesteratuen eta haien senideen testigantzak eta datuak bildu ondoren, Intxorta 1937 kultur elkarteak 10.232 kasu identifikatu ahal izan ditu. Haatik, kopuru hori are handiagoa izan daitekeelakoan, interesdunei dei egin diete Foru Aldundiaren webgunean, giza eskubideen atalean, argitaratzear dagoen datu basea osatzeko. Gainera, norbaitek daturen bat zuzendu edo ekarpenen bat egin nahi badu,