Ustekabe gutxi 95. Oscar sarietan
Everything Everywhere All at Once filmak eskuratu zuen Oscar sari nagusia joan den hilean Los Angelesko Dolby antzokian ospatutako sari banaketan. Guztira, 11 izendapen zituen, eta zazpi kategoriatan izan zen nagusi: film onena, zuzendari onena (Dan Kwan eta Daniel Scheinert), emakumezko aktore onena (Michelle Yeoh), muntaia onena (Paul Rogers), jatorrizko gidoi onena (Dan Kwan eta Daniel Scheinert), taldeko emakumezko aktore onena (Jamie Lee Curtis) eta taldeko gizonezko aktore onena (Ke Huy Quan). Edward Berger-en Im Westen nichts Neues filmak, berriz, bederatzi izendapen izanda, lau sari jaso zituen: nazioarteko film onena, argazki onena, soinu banda onena eta produkzio diseinu onena. Azkenik, gizonezko aktore onenaren Oscar saria Brendan Fraser-entzat izan zen, The Whale filmean jokatutako pertsonaiarengatik; eta animaziozko film luze onenaren Oscar saria Guillermo del Toro eta Mark Gustafson-entzat, Guillermo del Toro's Pinocchio filmagatik.