Gure horma mundialak
Berri hau idazteko orduan, ez genekien nola sailkatuko ziren finalisten zerrendan zeuden Euskal Herriko hiru muralak, baina bai hirurak zeudela munduko hamar onenen artean. Izan ere, Nexgraff-ek, Wedo Goas-ek eta Safont-ek, eta Lian-ek egindako artelanak Street Art Cities atariak urtero antolatzen duen munduko horma irudirik onena aukeratzeko bozketaren azken fasera iritsi ziren. Street Art Cities plataformak 2022an proposatutako muralen artean dago Nexgraffek Trintxerpeko Ziritza Etxean Illunbe Musika Eskolaren 50. urteurrenaren harira egindakoa, musika eta arrantza lotzen dituena. Baita Lianek Ondarroan sortutakoa ere, saregileei eta herriko emakume guztiei egindako omenaldia. Tuterakoa, berriz, Wedo Goas-ek eta Safont-ek margotu zuten, Futura Tudela jaialdiaren karietara. Ez dira, hala ere, Street Art Citiesen zerrendan egon diren Euskal Herriko lehen horma irudiak. Ezin uka, beraz, gure paisaian badugula nora begiratu begiak gozatzeko.