Euskara eta gazteak batzen dituen EuskarAbentura espedizioaren 2023ko edizioa martxan da, eta hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dagoeneko. Aurten, uztailaren 1etik 31ra, guztira 120 gaztek zeharkatuko dute Euskal Herria, oinez eta euskaraz. Ohi den moduan, zazpi euskal lurraldeetako gazteek nahiz diasporakoek parte hartuko dute, horrela gazte euskaldunen sarea osatuta. Bi baldintza bete beharko dituzte, derrigor, parte hartu nahi dutenek: 2006. edo 2007. urtean jaioak izatea eta euskaraz jakitea. Horrez gain, aurkezpen bideo bat prestatu beharko dute, baita honako hiru gai hauetako bati buruzko proiektua ere: Turistak vs Bidaiariak; Natura gizartean/Gizartea naturan edota Happykrazia. Proiektuak askotarikoak izan daitezke: testuak, ikus-entzunezkoak... Izena emateko eta lanak aurkezteko epea martxoaren 3an amaituko da, eta baldintza guztiak euskarabentura.eus gunean ikus daitezke xehe-xehe.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.