Nesken kontua ere badelako
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da otsailaren 11n, eta, horren bueltan, Emakumeak Zientzian ekimena antolatu dute, seigarren urtez, Euskal Herriko hamazazpi erakundek. “Zientzia nesken kontua” ere badela ahalik eta gehiena zabaldu nahi du ekimenak. Hala, zientzian ari diren emakumeen lana ikusaraztea du helburu, baita uste zabaldu hau deuseztatzea ere: jarduera zientifiko eta teknikoak gizonen kontua dira. Era berean, neska gazteek zientzia ikasketak aukeratzea sustatu nahi du. Finean, zientzia eta teknologiaren eremuan sarbide eta garapen profesional berdinzalea lortzearen garrantzia nabarmendu. Horretarako, zientziari lotutako jarduera ugari egingo dituzte Donostian, otsailaren 11tik 18ra. Ugariak, mota askotakoak eta adin guztietarako. Aurrez aurreko ekintzak, birtualak eta hibridoak izango dira. Egitarau osoa honako helbide honetan ikus daiteke: www.emakumeakzientzian.eus.