Pandemiari buruzko memeak ikusteak aldartea hobetzen du
Meme dibertigarriek pandemiak eragindako estresari aurre egiten laguntzen dute. Jendea alaiago eta lasaiago sentitzen da, AEBetako American Pyschological Association elkarteak egindako ikerketaren arabera. 2020ko abenduan 748 laguni egindako inkestak aztertuta ondorioztatu dute memeen onura. Mota eta irudi ezberdinetako memeak erakutsita, meme berari lelo desberdinak jarri zizkieten zenbaitetan: batzuk pandemiari lotuak eta besteak ez. Emaitzen arabera, memeak ikusten zituztenek emozio positibo eta umore hobea zuten, bestelako hedabideak ikusten zituztenekin alderatuta. Horrek, halaber, pandemiak eta pandemiari buruzko albisteek eragindako estresa murriztearekin zerikusia du. Hala, ikerketaren egileen ustez, gertakari publiko estresagarriei buruzko memeek mota horretako albisteak kezka gutxiagorekin kudeatzen lagun diezagukete.