EHGAMek Iraqueerle taldea jarri du martxan
LGTBIQ+ gaiei buruzko liburuak jorratzeko, Iraqueerle taldea sortu du Donostialdea eta inguruko herrietako Ehgam Euskal Herriko Gay-Les Sexu Askapenerako Mugimenduak. “Elkar topatzeko, elkarrekin pentsatzeko, eztabaidatzeko eta esperientziak partekatzeko” helburua du taldeak, eta gaiaren gaineko interesa duen edonork parte har dezake. Hitzordu guztiak Donostiako Egia auzoko Teila Fabrikan egingo dituzte, astearteetan, 18:30ean. Liburuak euskarazkoak nahiz gaztelaniazkoak izango dira, baina solasaldiak euskaraz egingo dituzte. Urriaren 11n abiatu zuten Iraqueerle taldea, poesia errezitaldi batekin. Datorren hitzordua azaroaren 8an izango da, eta Egoitz Arbiolen eta Ibai Fresnedoren Noiz bukatzen da armairua? liburua izango dute mintzagai. Parte hartu nahi duenak aldez aurretik jakinarazi behar du,