Txingurri pintxoak irabazi du Euskal Herriko XVI. Pintxo Txapelketa, Arabako patata, euskal txerriaren sekretua, baba freskoak eta beste zenbait osagai batzen dituena. Otogoiengo (Araba) Borda Berri erretegiko Mitxel Suarez sukaldariak sortu du, eta Arabako patata irudikatzen du. Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatua, urriaren 18tik 20ra jokatu zen txapelketa, Gasteizen. Bigarren postua Gasteizko Kea jatetxeko Maikel Santos eta Maria Laskibar sukaldariek eskuratu zuten, ogiarekin, hirugiharrarekin eta perretxikoekin eginiko Panseta pintxoarekin. Hirugarrena, ostera, Bilboko La Pizarra jatetxearentzat izan zen, Javier Jimenezek eta Jackeline Karolek egindako Nigiria de chuleta con pimientos asados pintxoagatik. Iruñeko Iruñazarra jatetxeko Joakin eta Gorka Aginaga aita-semeen Irati pintxoa ere saritua izan zen, epaimahaiaren aipamen berezia jasota. Bai saridunei bai pintxook dastatuko dituztenei, on egin!

 

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.