2024ko Gure Artea sariak iragarri dira
Idoia Montónek, Josu Bilbaok eta Tractora kooperatiba elkarteak udazkenean jasoko dituzte ibilbide artistikoaren saria, jarduera sortzailearen aintzatespena, eta arte plastiko eta bisualen arloan egindako jardueraren aitortza, hurrenez hurren. Epaimahaiak, batetik, Montónen moldakortasuna balioetsi du, baita hainbat eremu jorratzea ere, genero, hizkuntza eta teknikei dagokienez. Bestetik, Ugalderi aitortu dio artistei beren erakusketetan, euskal testuinguru artistikoan, lagundu izana. Azkenik, Tractora kooperatiba elkartea artisten prozesuak zaintzeko duen konpromisoagatik saritu du, bakoitzak bere berezitasunean behar duen azpiegitura material, ekonomiko, administratibo eta afektiboa eskaintzen duelako. Arte plastiko eta bisualen arloko sari hauei esker, 20.000na euro jasoko dituzte artista sarituek.