Datorren urtean, Frantziako Tourra ez da Parisen amaituko
1905ean lehen aldiz egin zenetik, Frantziako Tourra ez da Parisen amaituko. 2024koa 111. edizioa izango du, eta ehun eta hamaika urte hauetan lehenengoz azken etapa ez da Parisko Eliseoko Zelaietan amaituko, Nizan baizik. Segurtasun eta logistika arrazoiengatik aldatuko dute etapa horren kokalekua. Izan ere, 2024ko Olinpiar Jokoak Frantziako hiriburuan egingo dira, eta, antza denez, hiri berean sasoi berean maila horretako bi kirol ekitaldi egitea ezinezkoa da. Horrenbestez, Frantziako Tourrak, azken txanpan, Nizarako bidea hartuko du. Ibilbidea oraindik ez dute ezagutarazi, azken etapen ezaugarri batzuk besterik ez. Hala, Nizako azken etapa erlojupekoa izango da, eta azken-aurrekoa menditsua. Nolanahi ere, datorren urtekoari baino, hobe dugu aurtengoari erreparatzea, gertuago baitugu bai denboran bai, batez ere, espazioan: 2023ko Tourra Euskal Herritik abiatuko da.